DASTATZEKO IRUZKINAK
Garbia eta distiratsua da. Kolore hori argia du, eta distira berdexkak. Garaiera jakin batetik zerbitzatzen denean, horrelako txakolinek berezkoak dituzten gas karbonikozko burbuila mehe-meheak ikusten zaizkio.
Sudurrean, fruitu zuri (udarea eta sagarra), zitriko (pomeloa) eta tropikalen (anana eta marakuia) aroma nabaritzen da, lore zurien lurrinez inguratuta; halaber, gas karboniko naturala dario gozo-gozo, eta horrek lurrinak biziagotzen ditu.
Ahoan dagoenean, oso orekatua eta freskoa da; pindartsuen halako sentsazio min sortzen da mihian, eta azidotasuna oso integratuta dago. Ahoan atsegina da, eta ukitu zitriko eta tropikalak ditu zapore-ondokoan. Amaiera luzea eta aromatikoa da.
