Historia 2018-03-24T00:11:38+01:00

BELASKUA (1530 – 2018)

“Casseria de Goitia” tik (1530 ggb “Casseria de Belaz”era (1640): Veleztarren Etxea

Euskaraz “kua” atzizkiak nongoa adierazten digu, ondorioz, Velez-coa edo Belaz- koak Veleztarren etxea esan nahi du.

Ia bost mende atzera jo behar dugu Belaskua baserriaren lehen aztarnak aurkitzeko.

Idatzita aurkitzen dugun lehen dokumentua 1609. urtekoa da, eta bertan Marina de Uribarrik bere etxea errentan jartzen du. Marina , 1558. urtean bataiatua izan zen , eta bertan dio Cristoval Uribarri eta Marina de Ecibay-ren alaba dela. Ecibay, Zañartu auzoko beste baserri bat da.

Honela dio : Declara dicha Marina, …. tienen en arrendamiento la Venta de “Guesalça” y manifiesta entre otras cosas: ”Yten declaro que tengo de la herencia de mis padres en la vecindad de Çañartu la casa y heredamiento e castañales e pertenecido que llaman de Christobal de Goitia, mi padre, con los cargos e censos que tiene e debe.

Hemen dugu lehen aurkikuntza, orain Belaskua den baserria, hasiera baten “Goitia” bezala ezaguna zela.

Marina, Andres Murguialday-rekin ezkondu zen, eta Santiago Murguialday Uríbarri izan zen beraien semea. Andres, Marinaren senarra, Murgia auzoko Murgialdai baserritik zetorren, eta Juan de Murguialday-ren semea zen. Marinaren seme Santiagok, familiako baserria saldu egin zuen 1640. urtean.

Eskriturak honela zioen: Santiago Murguialday, vende la casa de Zañartu heredada de sus padres, y así figura en escritura de 29-12-1640 “Venta de la casa llamada de Goitia en la vecindad de Zañartu a Cristobal Velez de Larrea por Santiago de Murguialday y su mujer Francisca Elgarresta”. Eskriturak honela dio, ….”vendemos a Cristobal Velez de Larrea vecino de la dicha villa que está presente una casa que tenemos en la vecindad de Cañartu llamada Goitia, con su puerta delantera, con una cuba, una mesa larga, lares y morillo con siete piezas de heredades conviene a saber: Dos piezas de heredades en el término de Lepotiçaga que alinda con herederos del Dr.Olaçaran y el camino que va a Lamiategui, Iten tres piezas de heredades en el término de Ecibay que alinda por la parte de abajo, el camino y la casa de Ecibay para Cañartu y otros linderos que son de la casa de Santipilao, Iten una pieza en el término llamado Essaburu que linda con heredad de Juan Lopezde Amezqueta, Iten otra heredad en Urdaola que linda con heredad de Juan López de Amezqueta

Ikusten duzuenez, eskriturak gauza baliotsu bezala, etxeko atea, mahaia, kupel bat eta beheko suan jartzen diren burdinak azaltzen ditu. Garai hartan txakolina egingo al zuten baserri zaharrean?

Eta zergatik ez? Kontuan izan behar dugu, garai hartan, 1501. urtean auzoan bazela Upa-guina (Juan de Zañartu , Upaingoa baserrian), eta geroago, 1580 urtean, bere semea zen Martin de Zañartuk ere bere ofizioarekin jarraitzen zuela. Ondo dakigu , Upaingoan mahatsak egon zirela etxe inguruan urte askotan.

Bestalde, etxearen saltzailea nor zen ikusita, Murgialdai baserritik zetorren Andres de Murguialday-ren seme Santiagok, eta jakina da baserri honek ere erlazio zuzena izan duela mahatsa eta txakolinarekin urte luzetan, pentsa daiteke garai hartan ere etxerako txakolina egiten zuela.

Orain 400 urte geroago, 3 baserri hauek, 15 Ha mahasti inguru dituzte, eta Getariako Txakolina izendapeneko kide dira. Kasualitatea ote? Ez; seguraski galtzear zegoen tradizio bati eusteko ahalegin bat zen.

Geroago, etxearen erosleak, Cristobal Velez de Larrea Gaunak, bere testamentuan (9-09-1644 honela dio: “Testamento de Cristobal Velez de Larrea” declara entre sus posesiones: “Iten un caserío que compré a Santiago de Murguialday en el Barrio Zañartu con sus tierras y pertenecidos y ganado que se hallan en dicha Casería y otras partes que mi mujer sabe donde están”.

Oñatiko Udaletxeko akten liburuan, etxea erosi eta 10 urtera, honela azaltzen dira Cristobalen ondasunak beste dokumento baten, oraindik “Goitia” izenarekin.:

Actas del Ayuntamiento de Oñati del 3-09-1650 114v-115, consta un acuerdo sobre la casería: “Yten acordaron que atento que los bienes de Cristobal Velez de Larrea deben a las memorias que fue de ellas….en sus bienes en las dos casa de Callebarria y sus heredades y en la Casería de Goitia en Zañartu…

BELAZ- kua baserriaren lehen referentzia (1656) : Vélez de Larrea-tarren etxea

1656 . urtean, etxea errentan jartzen du Cristobal Velez de Larrea-k, eta bertan izena aldatuta agertzen da lehen aldiz.

“Arrendamiento de a medias para María de Ygeribar” AHPG-GPAH 1/3180 A308r-208v “María de Ygeribar, vecina de la villa de Oñate otorgo que doy la renta y arrendamiento a Matheo Zurbano, morador de la villa, la casseria, que llaman de Belaz, sita en el Barrio Zañartu con todos sus pertenecidos, reservando para mí, la mitad de la rama de la mancana que hubiere en las heredades de la dicha casa por tiempo de quatro años…

Handik 7 urtera, Cristobal Vélez de Larrearen seme eta oinordekoek, errentan jartzen dute etxea, eta oraingoan “Velascoa” izena adierazten dute

Arrendamiento para Antonio Olalde y Madalena Asconizaga AHPG-GPAH 1/3199 A518r-518v dice: “…Juan Celaya curador de personas y vienes de Francisca, Antonio, Domingo e Ysabel de Larrea y Maria de Ygeribar Subia,…dieron en renta y arrendamiento a los dichos Antonio de Olalde y Madalena de Asconizaga una casería que llaman de Velascoa con todos sus pertenecidos y espacio de seis años…

Casseria de Belaz, Velascoa, Velezcoa mendeetan erabiliak izan dira gaur egungo BELASKUA-ra heldu arte.

Velez de Larrea eta Adan de Yarza familien lotura

Garbi dago Velez de Larreatarra dirudunak zirela; Zañartun erosi zuten etxeaz gain “Callebarria”n beste bi etxe eta baserri ugari zituztelako Oñati eta inguruetan.

Handik urte batzutara familia honen jabetzak hain zirenez ugariak, Lekeitiotik Frantziaraino beraien lurretatik joan zitezkeela esaten baitzen. Geroago ikusiko dugu Oñatin zituzten baserrien zerrenda.

1656-02-19 Bilbon bataiatua izan zen Miguel Velez de Larrea Llona (Miguel Larrea Llona bezela ezaguna) aurretik aipatu dugun Cristobalen seme eta ondorengoa izan zen; Teresa Llona Arondorekin bigarrenez ezkondu zenean jaio zelarik. Miguel Lekeition 1687-01-01an bataiatua izan zen Jacinta Adan de Yarza y Zaldivar-ekin ezkondu zen.

Palacio de Urgoiti (Mungia - Bizkaia)

Miguel berak eman zuen Galdakaoko El Gallo auzoako Urgoiti izenez ezaguna zen Velez de Larreatarren jauregia eraikitzeko agindua.

Aipatu jauregia gutxinaka gutxinaka desjabetu eta desagertua izan zen 1968an autobidea eraikitzeko. Gerora, 2004-2005 inguruan, Bilbo eta Mungia tartean berreraiki zuten.

Migelek etxe eta jauregiak eraikitzeko zeukan bokazioa XVII eta XVIII. mendeetan oinarrituta zegoenez, ez litzateke harritzekoa izango gaur egungo Belaskua baserria ia ia guztiz eraberritu izana aurretik zegoen eraikin batetik hasita. Etxe-aurrean portaloi bereizgarri bat dauka 3,03m argiko erdi puntuko arku batekin.

Belaskua baserria

Madrilen bizi zen Antonio Velez de Larreak ondare-administratzailetzat zeukan Juan Ignacio Mendizabalek 1783an hauxe idatzi zuen Antonio Velez de Larrearen Oñatiko ondareari buruz, A.M.O.-O.U.A.-Z- 1147.19 dokumentuan: : “Velezcoa. Primeramente me hago cargo de seiscientos y doce reales de vellón valor de diez y ocho fanegas de trigo que arrienda la Casería de Velezcoa sita en el Barrio de Zañartu, que a razón de treinta y quatro la fanega importa dicha cantidad de 612” Acontinuación figuran otras casas de Oñati donde es propietario como Urrechu (Bº Garagalza), Usarricoa (Bª Narria), Ycazquingoa (Bº Olabarrieta) y Barreneco Chiquia (Bº Araoz).

Laburbilduz, hasieran Goitia edo Goiticoa izenez ezaguna zen etxea eta gerora Velezcoa bezela ezagutu zenaren jabetza hurrengo lerroetan ikus daiteke:

  1. Christobal de Uribarri Francisca de Ecibay-rekin ezkondu zena (gutxi gora behera 1530 inguruan)
  2. Marina de Uribarri Ecibay (1558-05-21ean jaioa) aurrekoen alaba, zeina Andres de Murguialdayrekin ezkondu zena.
  3. Santiago Murguialday Uribarri (1586-10-24an jaioa) aurrekoen semea eta Francisca Elgarrestarekin ezkondu zena.
  4. Christobal Velez de Larrea Espillak Oñatin 1628an jaioa) ordura arte Goitia izenez ezagutzen zen baserria erosi zuen 1640-12-29an. 1656tik aurrera Belaz izenez ezagutzen hasten da baserria eta beranduago Velascoa. Gaur egungo Belaskua-ra iritsi arte Belezcoa eta Velezcoa bezela ere ezagutu zen baserria.Lehenengoz Maria Landa Barambiorekin ezkondu zen Bilbon 1653-12-18an eta NIicolas semea izan zuten. Bigarrenez, oraingoan ere Bilbon, Teresa Llona Aroldorekin ezkondu zen 1655-10-04. Ezkontza honetatik 6 seme-alaba jaio ziren; horien artean, zaharrena zen Miguel Velez de Larrea Llona.
  5. Miguel Velez de Larrea Llona (1656-02-19an Bilbon jaioa) Josefa Jacinta Adan de Yarza y Zaldivar-ekin ezkondu zen.
  6. Fernando Adan de Yarza y Velez de Larrea, 1750ean Bernarda Tavira y Ceron Cuevas -ekin ezkondu zena.
  7. Antonio Adan de Yarza Velez de Larrea y Tavira Arrasaten Ramona Barbanchano y Abeciakin ezkondu zena.
  8. Fernando Adan de Yarza y Barbanchano, 1806an Bilbon Ramona de Cenica y Gastañaduy-rekin ezkondu zena.
  9. Carlos Antonio Florencio Vicente Adan de Yarza y Cenica, 1841ean Arrasaten Clotilde Torres de Lequerica y Ulibarri-rekin ezkondu zen. 4 seme-alaba izan zituzten; tartean, 1843an jaio zen Nieves Adan de Yarza y Torres de Lequerica.
  10. José María Solano y Eulate (Socorro-ko 4. Markesa) 1873an Bilbon aurretik aipatu Nieves Adan de Yarza y Torres de Lequerica-rekin ezkondu zen. Bergarako jabetza erregistroaren arabera 1872az geroztik Nieves Adan de Yarza agertzen da baserriaren jabe bezala bere aitarengatik herentzian jasota.1925ean beraien 3 seme Jose Maria, Carlos Maria eta Ramon Maria Solano Adan de Yarza dira oinordekoak, 1914an Jose Solano y Eulatek onartutako herentzia dokumentu batek dioenaren arabera.
  11. José María Solano y Adan de Yarza (Sokorroko 5. Markesa) bere lehengusina Maria Teresa Solano y Martinez de Pison-ekin ezkondu zen. Ez zuten seme alabarik izan eta alargun gelditzean, “Viuda Marquesa del Socorro” titulua hartu zuen. Alarguna Kalezarra 38an biziko da herriko hainbat jabetzaren oinordekoa izango da. .
  12. XII. Ondorengoen faltan, 1952az geroztik Ramon Solano y Adan-en semea zen Ramón María Solano y Arana izango da etxearen jabe, Socorro-ko 7. markes ere bazelarik.

URZELAI familiak 1975 inguruan hartu zuen jabetzan BELASKUA baserria, ordura arte ia 2 mendetan zehar maizter izan ondoren.

1856an Belaskuan 44 urteko Juan Bautista Urcelay Yrizar bizi zen bere emazte Luise Anduaga eta 10 urteko seme Pedro Juan Urcelay-rekin.

1889an aurrez aipatu 43urteko Pedro Juan Urcelay 38 urteko bere emazte Saturnina Aranaz eta 5 eta 18 urte bitarteko 4 seme-alabekin bizi ziren baserrian. 1909 inguruan bertan bizi zen Pedro Juan Urcelayk txerri bat, 4 txahal eta 6 behi zituen.

1929an ur hornikuntza proiektu bat burutu zen bertan Joaquin Urcelay bizi zela.

Honen ondoren beste 3 belaunaldi bizi izan dira BELASKUA baserrian. Lehenik, Joaquinen seme Juan bere familiarekin. Gero, Juan-en seme Jose Ignazio bizi izan da bere familiarekin eta azkenik, gaur egun, Jon Urzelai semea bizi da familiarekin.

Gure eskerrik beroenak Jose Ramon Arrazola Urquiaga jaunari, gure etxearen historiako pasarte hauek osatzen laguntzeagatik.