BELASKUA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUAK
2018ko Irailean, lagun batzuen eskariari erantzunez, gure lehen bisita gidatua egin genuen. Bisitaren arrakasta ikusita, 2019an ere , maiatzetik mahats biltze garai arte (urriaren hasiera), larunbatetan “Belaskua” bisitatzeko aukera izango da.
Bisitak hiru zati izango ditu. Lehenik, gure historia eta mahastiari buruzko azalpen txiki bat, ondoren mahastien bisita, eta amaitzeko txakoli dastaketa bertako produktu tipikoekin lagunduta. Eguraldia lagun bada, lorategian jarritako guneetan kokatuko genituzke bisitariak, aukeran eguzkia edo itzala bila dezaten.
Ordutegia : 12 : 00 / 14 : 00
Eguna : Larunbatetan
Kontaktua: Web bitartez (www. belaskua.com), edo bertan duzuen telefonora deituz