Mahastia 2018-03-23T23:55:02+00:00

BELASKUA ETA MAHASTIEN ARTEKO ERLAZIOA EZ DA BERRIA

1640an iada, etxearen salerosketako eskrituretan gauza preziatu gisa aipatzen da kupela; zeina etxean bertan ekoizten zen txakolina gordetzeko erabili zitekeen.

Eskriturak ondorengoa dio: ”…vendemos a Cristobal Velez de Larrea vecino de la dicha villa que está presente una casa que tenemos en la vecindad de Cañartu llamada Goitia, con su puerta delantera, con una cuba, una mesa larga, lares y morillo con siete piezas de heredades conviene a saber…

Agian norbaiti gehiegi esatea dela iruditu dakioke biana Historiako atalean azaltzen den bezala, badaude bitxikeria eta bat datozen pasarte batzuk.

Hala eta guztiz ere, ez dago dudarik bi mende beranduago, zehazki 1882. urtean, mahastien izatea azaltzen dela Bergarako jabetzako erregistroko lehenengo eskritura, 25 Liburuko 151 orrian eta ondorengo V dokumentuetan:

“los terrenos de heredad manzanal, viñedos y castañal situados en la parte meridional de la casa y el camino que va al monte…

Eta deskribapenak sagarrondo eta mahastiak dituela kontatzen jarraitzen du.

NOTA REGISTRO

Goian aipatu deskribapena 1954ko Foru Aldundiaren artxiboko lehenengo ortofotoarekin (zerutik aterateko argakia) bat etor daiteke. Baserritik gertuen dauden lursailetan belarra eta moztu berri dauden gari sailak agertzen dira, baina baserriaren hegoaldean basora doan bidearen inguruan goian aipatu “sagarrondo eta mahastiak” izan daitezkeen zuhaitzak ikus daitezke.

2007 urte inguruan, norbere kontsumorako izango ziren lehen Hondarribi zuri motako 300 landare landatu genituen, antzinako tradizioa errekuperatzeko.

Beranduago, sail hori gaur egungo 2,3 Ha-ko azalera duen sailera zabaldu genuen, Getariako Txakolina Izendapenaren kide izanik.