Armarria 2018-03-24T00:06:26+01:00

“BELASKUA” ETA BERE ARMARRIAREN MISTERIOA

* José Ramón Arrazola-ren laguntzari ezker.

Belaskua baserriko heraldikaren inguruan

Belaskua baserriko argazki zaharrenetako baten ikusten da armarria falta dela.

Juan Carlos Guerra (1860-1941) genealogista gipuzkoarrak bere ”Estudios de Heráldica Vasca” eta “Diccionario Heráldico de la Nobleza Guipuzcoana” liburuen 1910.eko edizioan adierazten zuen Vélez de Larrea-tarren armen xehetasun bat: “que se corresponden al existente en la casa Velezcoa o Velasco en Oñati, en el Barrio Zañartu y hoy conocido como Belaskua”.

NOTA REGISTRO
NOTA REGISTRO

Armarri hau Arabako 2 familien arteko loturatik dator, alde batetik Vélez de Larrea eta bestetik Vélez de Guevara.

NOTA REGISTRO

Juan Carlos Guerrak , Kalezarra 38an (Oñati) deskribatutako Larrea-tarren armarria.

Konstantzia dokumentalik izan gabe, badirudi gaur egungo BELASKUA Miguel Velez de Larreak eraikia izan zela 1715. urtearen bueltan, orain dela 300 bat urte; Miguel bera izan baitzen Lekeitioko Zubieta eta Galdakaoko Urgoitia jauregien eraikitzaile.

NOTA REGISTRO

Belaskua baserria 1980 urtearen bueltan (Argazkia Arzuaga).

Belaskua baserrian beti ezagutu izan dute fatxadaren erdian harriz estalitako zulo bat, ustez Juan Carlos Guerrak deskribatzen zuen armarria egon zena.

Horrez gain, oraindik ere hantxe jarraitzen duen armarria etxeko atarian urte askotan egon izan da. Bertakoek, aiton amonei entzun zieten armarria egiten ari zen hargina hil egin zela, baina haiek ere ez zuten oso garbi.

Belaskua etxeko atarian dagoen amaitu gabeko armarria. Laister amaitzeko desioa dute familiakoek.

Nire teoria da (Arrazola jaunarena) XX. mendeko lehen urteetan, Juan Carlos Guerrak aipatu armarria kendu egin zutela beste nonbaitera eramateko eta bere lekuan jartzeko beste bat eraikitzen hasi zirela. Dena den, edozein arrazoi medio, ezin izan zuten amaitu.

Kontuan izan behar dugu, garai haietan Velez de Larrera – Adán de Yarza familiak ikaragarrizko etxe pila zituztela Euskal Herrian eta behar bada haietako batera eraman zutela armarria. Baina berria ezin izan zuten bukatu.

Armarri berria, nolakoa?

2000. urtean baserriaren erreforma integrala egin zen, goitik behera hustu eta ahalik eta era berdintsuenean berriztu. Batez ere teilatuak eman zuen lan handia, egurrezkoa zelako eta egurrezkoa egin nahi zelako. Azkenean, egurrezko teilatu berria egitea lortu zen oso emaitza onekin.

Armarriaren misterioa ez zegoen argituta, baino armarri bat behar zuela inork ez zuen dudan jartzen. Ostera, nolakoa egin erabakitzea ez zen izan batere erreza, Garai bateko Goitia, edo etxeari oraingo izena eman zion familiaren abizenak sartu? Edo gaur egungoak bakarrik?

Azkenean, URZELAI – BIKUÑA abizenen armekin apaindu zen armarri berria, Jose Ignazio eta Maritxu izan bait ziren baserria erosi zutenak, beraien lana eta familiako beste kide batzuen laguntza ekonomikoari esker.

NOTA REGISTRO

Jabier Bikuña bere tailerrean azken ikutuak ematen armarria zintzilikatzeko.

NOTA REGISTRO

Artistaren aurpegian tentsioaren irudia. Jausi eta apurtzea besterik ez zen falta, berriro ere “misterioak” jarraitzeko.

Armarria familiko kide den Jabier Bikuña “Albarritza” harginak egin zuen urtebete gogor lanean jardun ondoren eta orain dotorezia handiz jazten du etxeko fatxada nagusia. Etxeari atarian zegoen armarri zaharra baino handiagoa tokatzen zitzaiola eta bi zatitan egin zuen, ez baitzen erraza tamaina horretako pieza bakarreko harria aurkitzea.

Familia osoa

NOTA REGISTRO

2001. urtea: Jose Ignazio Urzelai eta Maritxu Bikuña armarriaren aldamenean

Etxearen eraberritzeak ia bi urte eraman zituen baina armarria goian ikustea izan zen momenturik txalotuena. Jabetzaren sentimendua ote? Beharbada bai. Maizter gisa bi mende egin ostean, urtero etxeko jabeari ordaintzen zitzaion errenta, baba eta kapoien oroitzapenak amaitu ziren.

Gaur egungo armarria, 2001. urtean egindakoa, Belaskua baserria erosi zuten pertsonen abizenekin