Loading...
Hasiera 2019-02-15T20:03:59+00:00

Iraganeko tradizioak berreskuratzeko jaioa

Orain, gure baserrian mendeetan landutako lurretan, sortzen da zure barrena asebetuko duen txakolina.
Ardo gazte hau ahoratzerakoan, senti ezazu gure eskuek tentuz biltzen duten mahatsa,
eguraldiaren aztarna, sustraiek igortzen duten gure lurraren arnasa.
Goza ezazu gogotik.

GURE BERTUTEA

Afizioa egi bihurtzeko desioa

Dastatzea

Klasikotasuna eta gaur egungo estiloa bateratzen ditu Belaskua txakolinak. Oñatin, baserri bueltan ditugun mahastietako mahatsaz erabiliz, eta teknologiarik modernoenaz hornitutako upategi batean egindakoa.

2017ko uztaren ezaugarriak

  • %85 HONDARRABI ZURI
  • %10 HONDARRABI ZURI ZERRATIA
  • %5   RIESLING
  • Alkohola: % 11,5
IDATZI IEZAGUZU